Erabiltzailearen profila

mikelgs

mikelgs@paperjale.eus

duela urte 1, 2 hilabete(e)an batu zen

Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

mikelgs(r)en liburuak

Irakurtzeari utzita (5 guztiak ikusi)

Ikusi liburu guztiak

2024 Irakurketa xedea

Arrakasta! mikelgs(e)k 12 liburutik 17 irakurri ditu.

(e)k Goiatz Labandibar(r)en Bekatua kritika egin du

Bekatua (Euskara language) 4 izar

Biharamun emozional baten kontakizuna da “Bekatua”. Ezezagun baten ohean esnatu da Garazi eta horrek bere …

Helduentzako da...?

4 izar

Sinopsia irakurrita gazteen interesekoa izango dela ematen badu ere, jende helduagoak gustura irakurriko dituen hausnarketa multzoa da hau. Helduek askotan beren burua islatua ikusiko baitute Garazi protagonistarengan, baita irakurlea gizona izanda ere (niri maiz gertatu zait behintzat).

Ez da 19 urteko norbaitek irakurtzeko... Edo agian adin horretan irakurrita aprobetxatuko da gehien? 😄

Ander(r)en egoerari erantzun dio

@Haltzadia eta? Zer iruditu? Gazte literatura da eta nobela beltza, ezta? Kasu erreal batean oinarritua gainera, uste dut (ez trama bera, baina bai lekua eta... urbanizazio bat egiteko proiektua, ezta?). Irakurri nuen baina ez dut ondo gogoratzen, euskarazko sinonimo edo esamolde aberastasun "gehiegi" erabiltzen zuela uste dut. Hala ere, oroitzapen ona dut. Konta ea ados zauden mese!